ZINEGABONAK
Abenduaren 30ean larunbata eta 31an igandea
Zinegabonak Euskadiko Filmategia, Zineuskadi eta EITBren artean antolatutako proiektu bat da. Honen bidez, euskarazko bi film eskainiko dira aldi berean Euskal Herriko 5 hiritan: Donostia, Bilbo, Laudio, Iruña eta Urruña.
Abenduaren 30ean larunbata eta 31an igandea, 11etan. Zatozte 11ak aintzin eta ez ahantzi gosaltzekoa! Kafea, tea eta jusak gure kontu!
Teresa 6 urteko neska da, eta jeloskortasun handia agertzen du neba txikiaren aurrean. Ferian, Tim ikusi du jendaurrean ikusgai, eta hura gutiziatu du. Timentzat, berriz, ihes egiteko aukera da neska. Teresaren etxean ezkutatuko da Tim, eta haren babespean biziko da. Elkarrekin, hainbat abentura biziko dituzte, eta lagun bereizezinak izango dira.
Abenduaren 30ean, larunbata, 11etan