Borneon, oihan tropikal handiaren mugan, Keriak, orangutan ñiñi bat atxematen du bere aitaren olio-palmondo landaketa lan tokian. Ber denboran, Selai bere kusi gaztea, Keriaren etxera etortzen da, bere familia nomada eta oihan industriaren arteko gatazkaz urruntzeko. Selai eta orangutan ñiñiarekin batera, Keria oihanaren suntsiketaren aurka borrokatuko da, bere jatorriarekin konektatzeko aukera emango dion abentura honetan.