Bizifilmak
Uztailak 16 Itsasmendi zineman, filmen egileen parte hartzearekin
Hiru filmak : 5€
(sarrera bakoitzeko euro 1 Iparra-hegoaren sustenguz)
// 18:30
- Tempraren guarpena
Oihane Puertas eta Idoia Lahidalga (EUS / 15min)
Belaunaldi ezberdinetako lau emazte, Erronkariko herri ezberdinetakoak, esperientzia ezberdinekin istorio bera kontatzen. Bizi izan dutenagatik, entzun dutenagatik eta sentitzen dutenagatik hitz egiten dutenak. Bailarako emazteen historia.
- Periferiaren mugak
Ekhine Aizkorbe, Irati Egibar eta Irene Zaldua (EUS / 34min)
Nola bizi eta sentitzen dute Euskal Herria eta bere hizkuntza “periferia” deitzen dugun hortan bizi diren euskaldunak? Filma honek, bizi duten egunerokora hurbiltzen gaitu, haien sentipen eta bizipenen argazki bat helaraziz.
// 19:30
Zintzur bustitzean Itsas-Mendiko pintxoak dastazeko aukera
// 20:00
Kutxabira... herriz herri euskara oinarri
Amaia Renobales eta Iban Garcia (EUS / 65mins)
Pandemia urte honen galera “sentimentalak” apaltzeko asmoz Iparra-hegoa elkarteak proposatutako ekimena izan da kutxabira, euskal diaspora eta laurogei herritik goiti zeharkatu duena. Herritarren ametsak bilduz euskarari eta herri nortasunari ahatsa ematea helburu. Ekimena ulertu eta ezagutzeko ezinbesteko lana.