Nauderren uhartea munduko condominium txikiena da. Urte erdian espainiar lurraldearena da eta beste erdian frantses estatuarena da. Bidasoa ibaiaren erdian azaltzen da, muga naturala da eta bi estatuak eta Euskal Herria bi partetan banatzen ditu. Laida eta Sambou Hendaian bizi dira, baina haien bizia muga naturalaren beste aldean eramaten dute ere. Ibilaldi batean zehar, bi pertsona ibaia zeharkatzen saiatzen ikusten dituztelarik, Laidak uretara salto egiten du haiek laguntzeko baina bat baizik salbatzen du. Sambou, hura, harriturik egoten da. Egun batzuk berantago, nauderren uhartean gorpu bat agertzen da, bizi hobeago bat nahi duen migrante batena da, hori uhartearen sobiranotasunaren aldaketaren egunean. Bi estatuen estimu eskasaren parean, Laidak eta beste batzuek bizi suntsitu edo galdu horiei duintasuna itzularaztea erabaki dute.