BIZIFILMAK II
MARTOAK 17 ETA 18
- Martxoak 17 ostirala / 19:00tatik aitzina
Dokumentalak : 400 ordu / Seaska, Ikastolaz haratago / irlak
Film laburrak : Azken emanaldia / Ezkeip Geim / Ainarak
- Martxoak 18 larunbata / 11:00etatik aitzina 4€
Erraiak (Ekain Martinez De Lizarduy / 2018 / 00:33)
Kobazuloetatik datorkigun olhua. Entzun, sentitu eta kantatu egiten duguna. Hitzik gabeko hizkuntza. Erraietatik ateratzen zalguna. Arbasoen oihartzuna.
Bi arnas (Jon Mikel Fernandez Elorz / 2012 / 00:58)
“BI ARNAS” torturaren gaineko testigantza bat da, bidegabekeria baten isla eta sekula eskaini ez den elkarrizketa bat. Bi dira protagonistak: ama, Maria Nieves Diaz, eta alaba torturatua, Iratxe Sorzabal.