C’est sous la chaleur madrilène de l’été que les personnages incarné·es par Itsaso Arana et Vito Sanz s’aimaient pour la première fois sous nos yeux dans Eva en août (2020). Quelques années plus tard, dans Venez voir (2023), on les retrouvait à l’hiver puis au printemps, en couple, installé·es, confronté·es aux inquiétudes existentielles de la vie et d’un monde post-Covid. Aujourd’hui, et après quinze ans de vie commune, les voilà qui se séparent dans Septembre sans attendre et décident, plutôt que d’enterrer leur amour dans les remords et les regrets, d’organiser une fête pour le célébrer.
Trois contes pour quatre saisons et un dernier volet inscrit dans les clous de la comédie de remariage.
****EUS
Itsaso Aranak eta Vito Sanzek gorpuzten dituzten pertsonaiek ‘Eva en août’ (2020) filmean ikusi genituen elkar ezagutu eta maitatzen lehengo aldiz. Urte batzuk geroago, ‘Venez voir’-en (2023) neguan eta udaberrian aurkitu genituen, bikote bezela elkarbizitzen, Covidaren ondorengo mundu baten kezka existentzialei aurre egiten. ‘Septembre sans attendre’ berri honetan, hamabost urtez elkarrekin bizi ondoren, banatzen dira, eta beren maitasuna damuetan lurperatzea baino gehiago, hura ospatzeko festa bat antolatzea erabakitzen dute.
Beraiena "Haustura kontzientea" izatea erabakitzen dute, praktika ez oso konbentzionala, zeinaren bidez bi partaideek modu adiskidetsuan banatzeko ahalegina egiten duten. Nahiz eta etxe berean, banatuta bizitzen eta bestearen laguntasuna baloratzen ikasten saiatzen ari diren pertsonai hauek, benetako bizia dute, errealak dira. Truebak eta bere ko-gidoilariek naturaltasunez idatzi dituzte, eta haiengan islatuak sentitu gaitezke.
Gozo eta saminaren arteko oreka egokia bilatzeko duen moduagatik, ‘Septembre sans attendre’ honek argi uzten digu Trueba bere pertsonaiez benetan arduratzen dela, eta maitasuna inoiz erortzen uzten ez duela.